Igandean Iruñean pentsiodunen plataformek deitutako mobilizaziora gehitzen gara, eta Nafarroako jendarteari dei egiten diogu bertan parte hartzera.

Milaka dira kalean pentsio duinak aldarrikatzen dabiltzan pentsiodunak, eta hauek dagozkien pentsio duinak aldarrikatzen dituzten bitartean, erakunde publikoek, eta alderdi politiko zehatz batzuk erreformak eta murrizketak aplikatzen dizkiete. Miseriazkoak diren igoerak eginez zigortzen dituzte, gero eta pobreagoak bihurtuz.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak aldarrikapen guzti horiek bere egiten ditu, eta arrazoi horrengatik, Iruñean, apirilaren 22an igandez deitua dagoen mobilizaziorako deia egiten dugu, izan ere, bizitza duinak izateko, herritarren beharrizan oinarrizkoei erantzuten diela uste dugu.

Zoritxarrez, ez Estatutik, ezta Iruñea eta Gasteizko gobernuetatik ez dira erantzuten ari beharrizan guzti hauei, ezta justuak diren aldarrikapenei. Kontrakoa, diru publikoa gaizki erabiltzen ari dira beharrizan gehien dituzten pertsonei lagundu beharrean.

Igandean Iruñean, beste aukera bat dugu pertsona pentsiodunen aldarrikapenei gure babesa adierazteko, eta beraiekin batera, gutxienezko 1.080 eurotako pentsioak aldarrikatuko ditugu, pentsiodun txirorik ez izateko. Era berean, Gizarte babeserako sistema propioa aldarrikatuko dugu, Euskal Herriko herritar guztiok pentsio eta bizi duinak ditugula bermatzeko.

Guzti honengatik, deialdi berezia egiten diogu Nafarroako jendarteari mobilizazio honetan parte hartzeko, pentsiodunak, eta beraien aldarrikapenak babesteko. Igandean, Iruñean elkar ikusiko gara.

 

Kategoriak Albisteak | Etiketak , , , , | Erantzunak desaktibatuta daude Igandean Iruñean pentsiodunen plataformek deitutako mobilizaziora gehitzen gara, eta Nafarroako jendarteari dei egiten diogu bertan parte hartzera. sarreran

Gasteizko Parlamentuko alderdiei aurkeztu diegu eskubide sozialen aldeko Herri Ekimen Legegilea

Gasteizko Parlamentuan izan gara gaur, Enplegu, Politika Sozial eta Gazteria Batzordean. Bea Martxueta eta Janire Landaluzek Herri Ekimen Legegileak aurkeztu dizkiete batzordeko alderdiei.

Herri Ekimena otsailaren 23an erregistratu genuen Gasteizko Parlamentuan. Bere helburua kalitatezko babes sistema publiko eta soziala lortzea da, diru-sarreren bermean eta etxebizitzari dagokionean aldaketa zehatzak lortzea, bizitza erdigunean kokatzeko.

 

 

Kategoriak Albisteak | Erantzunak desaktibatuta daude Gasteizko Parlamentuko alderdiei aurkeztu diegu eskubide sozialen aldeko Herri Ekimen Legegilea sarreran

Pobreziaren eta bazterketa sozialaren aurkako Herri Ekimen Legegilea erresgitratu dugu Nafarroako Parlamentuan

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak pobreziaren eta bazterketa sozialaren aurka garatuko duen Legegintzako Herri Ekimena aurkeztu du. Herri ekimen honen helburua Errenta Bermaturaren eta etxebizitza arloko legedia hobetzea da.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak pobreziaren eta bazterketa sozialaren aurka garatuko duen Legegintzako Herri Ekimena aurkeztu du. Karta sindikatu ezberdiñek, mugimendu sozialek eta hainbat ekonomia sozial eta solidario sareek osatzen duten espazioa da.

Ekimen honek hainbat neurri zehatz jasotzen ditu; helburua bermatutako gutxieneko diru-sarreren politikak hobetzea eta etxebizitza duin baterako eskubidea izatea da. Ekimen honekin legedia aldatu nahi da Errenta Bermatuaren zenbatekoa gutxieneko soldataren araberakoa izateko eta prestazio hau jasotzea errazteko, eta etxebizitza duin bat izateko eskubidea bermatzeko.

Nafarroako erakundeek badituzte gai hauen inguruan herritarrak babestuko dituzten politikak garatzeko eskumenak. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak erakundeei exijitzen die gehiengoaren bizi kalitatea hobetzeko neurrien esanetara jarri daitezela. Soilik borondate politikoa behar da horretarako.

Legegintzako Herri Ekimena Nafarroako Parlamentuan aurkeztuko da. Ekimenak aurrera egin ahal izateko gutxienez hauteskunde erroldaren %1a behar du, hots, 5.000 sinadura inguru. Parlamentuko tramiteak gaindituta, ekimena apirila eta ekaina bitartean garatzea da helburua.

Beheko estekan ikus dezakezue dokumentua:

20180323 ILP Nafarroa euskara-2

 

Kategoriak Albisteak | Erantzunak desaktibatuta daude Pobreziaren eta bazterketa sozialaren aurkako Herri Ekimen Legegilea erresgitratu dugu Nafarroako Parlamentuan sarreran

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bere urteroko asanblada orokorra egin du

Los retos para el 2018: Iniciativa Legislativa Popular y Alternatiben Herria.

La Carta de Derechos Sociales de Euskal Herria ha celebrado su 11 asamblea en Eibar. Las y los representantes de los sindicatos y organizaciones sociales que componen esta iniciativa han valorado lo realizado el pasado año y han debatido sobre los principales ejes de trabajo para el 2018.Entre esos retos hay dos que destacan. El primero la Iniciativa Legislativa Popular que desarrollará estos próximos meses contra la pobreza y la exclusión social Y POR UN SISTEMA DE PROTECCION SOCIAL PUBLICO Y DE CALIDAD. MEDIANTE ESTA INICIATIVA A PARTE DE COSEGUIR LAS FIRMAS NECESARIAS, QUEREMOS QUE SEA UNA DINAMICA MOVILIZADORA Y APROVECHARLA PARA SEGUIR TEJIENDO REDES A FAVOR DEL CAMBIO SOCIAL. El segundo es la iniciativa Alternatiben Herria-El Pueblo de las Alternativas que se celebrará el 2 de junio en Iruñea. Tras el éxito de la edición celebrada en Bilbo en octubre del 2015 ahora la capital navarra coge el testigo. TAMBIEN SE HA DADO A CONOCER LA PLANIFICACION DEL GRUPO DE TRABAJO RECIEN CREADO “NATURA GURE ARDURA” Y SE HA HECHO UN REPASO A LAS CUENTAS DEL 2017. PARA FINALIZAR, SE HA MOSTRADO LA ADHESION A LA INICIATIVA M8 PLANTO Y HAN LLAMADO A PARTICIPAR EN TODAS LAS DINAMICAS MOVILIZADORAS QUE SE CELEBRARAN EN PUEBLOS Y BARRIOS.

2018ko erronkak: Legegintzako Herri Ekimena eta Alternatiben Herria.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bere 11. asanblada egin du Eibarren. Bertan elkartu diren sindikatu eta gizarte eragileetako ordezkariek iragan urtean egindakoaren balorazioa egin eta 2018rako lan-ildo nagusiak eztabaidatu dituzte.Erronka horien artean bi dira aipagarriak. Lehena datozen hilabeteetan pobreziaren eta bazterketa sozialaren kontra garatuko den Legegintzako Herri Ekimena. Ekimen herritar honen helburua kalitatezko sistema publiko soziala lortzea da. Bigarrena ekainaren 2an Iruñean egingo den Alternatiben Herria da. 2015eko urrian Bilbon egindako ekitaldiaren arrakastaren ostean orain Nafarroako hiriburuak hartuko du leku. El segundo es la iniciativa Alternatiben Herria-El Pueblo de las Alternativas que se celebrará el 2 de junio en Iruñea. Tras el éxito de la edición celebrada en Bilbo en octubre del 2015 ahora la capital navarra coge el testigo.2018ko erronkak: Legegintzako Herri Ekimena eta Alternatiben HerriaEuskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bere 11. asanblada egin du Eibarren. Bertan elkartu diren sindikatu eta gizarte eragileetako ordezkariek iragan urtean egindakoaren balorazioa egin eta 2018rako lan-ildo nagusiak eztabaidatu dituzte.Erronka horien artean bi dira aipagarriak. Lehena datozen hilabeteetan pobreziaren eta bazterketa sozialaren kontra garatuko den Legegintzako Herri Ekimena. Ekimen herritar honen helburua kalitatezko sistema publiko soziala lortzea da. Bigarrena ekainaren 2an Iruñean egingo den Alternatiben Herria da. 2015eko urrian Bilbon egindako ekitaldiaren arrakastaren ostean orain Nafarroako hiriburuak hartuko du lekukoa.

Kategoriak Uncategorized | Erantzunak desaktibatuta daude Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bere urteroko asanblada orokorra egin du sarreran

Pobreziaren eta bazterketa sozialaren aurka, babes sozialeko sistema publikoa eta kalitatezko baten aldeko HEL

Hemen ikusgai Herri Ekimen Legegilea / Aqui la Iniciativa Legistlativa Popular:

ILP

ILP-eus

Kategoriak Uncategorized | Erantzunak desaktibatuta daude Pobreziaren eta bazterketa sozialaren aurka, babes sozialeko sistema publikoa eta kalitatezko baten aldeko HEL sarreran