La movilización es el camino más eficaz para conseguir unas pensiones dignas

 

Las organizaciones que componen la Carta de Derechos Sociales de Euskal Herria han realizado una comparecencia pública para mostrar su adhesión a la manifestación que el movimiento de pensionistas de Bizkaia ha organizado para el 26 de mayo. Las y los portavoces de esta iniciativa quieren dejar clara su postura: “hay que movilizarse, porque ese es el camino más eficaz que tenemos para conseguir un sistema público de pensiones de calidad”.

Tres han sido las personas que han hablado en nombre de la Carta de Derechos Sociales de Euskal Herria. En primer lugar Xabier Isasa ha querido felicitar en nombre de todas las personas pensionistas de Bizkaia a quienes han salido a la calle estos últimos meses. “Este tema está en el centro de la agenda política, y eso ha sido posible porque hemos salido a la calle. El acuerdo que recientemente han logrado en Madrid PNV y PP no se entiende sin nuestra lucha. Pero, desgraciadamente, los contenidos de ese acuerdo no son suficientes para lograr un sistema de pensiones digno. Hay que seguir movilizándonos, y la cita del 26 de mayo es un ejemplo de esto”.

A continuación ha tomado la palabra Bea Martxueta, del sindicato LAB. Ha destacado que los recortes y las reformas que ha sufrido estos últimos año el sistema público de pensiones tiene un claro objetivo: la privatización del sistema. “Llevan años intentando privatizar el sistema de pensiones, y los recortes y las reformas están encaminadas a ello. Cuando convocamos las huelgas generales sobre dijimos que nos abocaban a la pobreza y, desgraciadamente, hemos acertado de pleno”.

Ha subrayado que hay alternativas, y que son viables. “Salarios dignos, empleos dignos y un sistema fiscal progresivo. Esas son las alternativas para revertir la situación. Y seguiremos luchando hasta conseguirlo”.

Por último ha hablado Mikel Noval, del sindicato ELA. Ha mencionado tres datos para destacar la importancia de movilizarse. “Las personas pensionistas son una gran parte de población, el 24%. Y la pensión media que reciben es muy baja, 1.157 euros en la CAPV y 1.070 en Navarra. Y, además, es importante recalcar que son las mujeres quienes cobran una pensión más baja. El de las pensiones es un debate político, no técnico”.

También ha querido subrayar que la lucha por unas pensiones dignas nos afecta a todos y todas. “No solo afecta a las personas pensionistas, nos afecta a todos y todas. Por eso, tal y como lo hemos hecho hasta ahora, el 26 saldremos a la calle.

Kategoriak Uncategorized | Erantzunak desaktibatuta daude La movilización es el camino más eficaz para conseguir unas pensiones dignas sarreran

Mobilizazioa da pentsio duinak lortzeko biderik eraginkorrena

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen duten eragileetako ordezkariek agerraldi publikoa egin dute maiatzaren 26ean Bizkaiko pentsionista elkarteek deituta Bilbon egingo den manifestazioari atxikimendua emateko. Ekimen honen bozeramaileek argi utzi nahi izan dute den euren jarrera: “mobilizatu beharra dago, hori baita pentsio sistema publiko duin bat lortzeko dagoen biderik eraginkorrena”.

Hiru izan dira Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren izenean hitz egin duten lagunek. Lehendabizi Xabier Isasak zoriondu nahi izan ditu Bizkaiko pentsionisten izenean azken hilabeteetan kalera atera diren lagunak. “Gai hau agenda politikoaren erdigunean dago, eta hau soilik posible izan da kalera atera garelako. Berriki Madrilen EAJk PPrekin lortutako akordioa ezin da ulertu eraman dugun borroka gabe. Baina, zoritxarrez, akordio horren edukiak ez dira nahikoak pentsio sistema duin bat izateko. Mobilizatzen jarraitu beharra dago, eta maiatzaren 26ko hitzordua honen adibide da”.

Ondoren LAB sindikatuko Bea Martxuetak hartu du hitza. Azken urteetan pentsio publikoek jasan dituzten murrizketek eta erreformek helburu jakin batekin lotu ditu: sistemaren pribatizazioa. “Urteak daramatzate pentsio sistema publikoa pribatizatzeko ahaleginean, eta murrizketa eta erreforma ezberdinak horretara bideratuta daude. Honek guztiak pobrezia besterik ekarriko ez zuela aipatu genuen gai honen inguruan antolatu genituen greba orokorretan, eta zoritxarrez bete betean asmatu dugu”.

Alternatibak egon badaudela azpimarratu du, eta egingarriak direla nabarmentzen du. “Soldata duinak, enplegu duinak eta zerga-sistema progresioa. Horiek dira egoera iraultzeko dauden alternatibak. Eta hau guztia lortzeko borrokan jarraituko dugu”.

Azkenik Mikel Noval mintzatu da ELA sindikatutik. Hiru datu aipatu nahi izan ditu mobilizazio hauen garrantzia azpimarratzeko. “Populazioaren kopuru oso handi bat da pentsioduna, %24. Eta pertsona hauek jasotzen duten bataz besteko kopurua oso baxua da: 1.157 EAEn eta 1.070 Nafarroan. Eta, gainera, pentsiorik baxuenak emakumeek jasotzen dituzte. Pentsioena eztabaida politikoa da, ez teknikoa”.

Pentsio sistema duin baten aldeko borroka denon ardura dela gaineratu du. “Ez da bakarrik pentsionistei eragiten dien gaia, guztioi eragiten ditu. Horregatik, orain arte egin izan dugun bezala, 26an kalera aterako gara”.

Kategoriak Uncategorized | Erantzunak desaktibatuta daude Mobilizazioa da pentsio duinak lortzeko biderik eraginkorrena sarreran

Alternatiben herriaren aurkezpenak aurrera doaz

Atzo izan zen Bilbokoa, Sustrai Erakuntzako Martinen eskutik, eta datozen egunotan ere ekainaren 2an Iruñean egingo den Alternatiben herriaren aurkezpen ugari egongo da hainbat txokotan.

Maiatzaren 19an Ziordian, Amarauna espazioan. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako “Natura Gure Ardura” lantaldeak antolatutako Mugimendu Ekologistaren 1. Topaketan.

Maiatzaren 19an Mungiako Errotan 13:00etan.

Maiatzaren 23an Elizondon, Arizkunenean 19:00etan.

Maiatzaren 24an Berako Katakun, 19:00etan.

Maiatzaren 24an Gasteizen Martxoaren 3ko elkartearen egoitzan, 18:30ean

Maiatzaren 26ean Tafallan, Plaza de las Pulgasen 13:00etan

 

Kategoriak Albisteak | Etiketak , | Erantzunak desaktibatuta daude Alternatiben herriaren aurkezpenak aurrera doaz sarreran

Alternatiben herria ekainaren 2an Iruñean #HemenBai

Kategoriak Albisteak | Etiketak , , , | Erantzunak desaktibatuta daude Alternatiben herria ekainaren 2an Iruñean #HemenBai sarreran

“Burujabetzaz aldaketa”, Mugimendu Ekologistaren Topaketak Ziordian

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren barne dagoen Natura Gure Ardura ingurumen arloko taldeak, maiatzaren 19 eta 20ean I. Topaketa Ekologistak antolatu ditu Ziordian.

Topaketa honen helburua, alde batetik, Iruñean ekainaren 2rako antolatu den Alternatiben Herria babestea da eta, beste alde batetik, mugimendu ekologista antolatzea eta diskurtso bateratua osatzea da.
Natura Gure Ardurak gure eragileetan eta baita modu kolektiboan ere naturari dagozkion eskubideekin konprometituak gaude, ingurumen osasuntsua eraikitzeko, pertsonon, naturaren eta bizitza modu ezberdinen arteko ongizatea helburu duen interakziorako, komunitatearen mesedetan eginiko kudeaketa (gure belaunaldia eta etorkizunekoak), baliabide naturalena, modu iraunkor eta ekologikoan produzituriko elikagaiak eta merkatuen interes espekulatzaileen gainetik pertsonak eta politika sozialen eraginkortasuna jarriko dituen bizitza eredu berria.

Ziordian, mugimendu ekologista antolatzeko beharraz, gure arteko elkarlana zein izan behar duen, eta aurrera begira hartu beharreko estrategia lantzeko tailerrak burutuko ditugu. Era berean, gure formakuntzarako hitzaldi sorta ere antolatu dugu: medikuntza ekologikoaz, desobedientziaz, arlo tekniko-juridikoaz eta ekosozialismoaz.

Kategoriak Albisteak | Etiketak , | Erantzunak desaktibatuta daude “Burujabetzaz aldaketa”, Mugimendu Ekologistaren Topaketak Ziordian sarreran