Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren eragileak elkarlanean greba orokorra bultzatzeko prest

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen duten eragileek Barakaldoko BECen bildu dira gaur datozen urteetako erronka berriak finkatzeko eta urtarrilaren 30an eginen den greba orokorrari bultzada bat emateko.

Topaketen adierazpena (Eus-Cas)

Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Albisteak | Erantzunak desaktibatuta daude Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren eragileak elkarlanean greba orokorra bultzatzeko prest sarreran

Nafarroako eragile sindikal eta sozialek bat egiten dute greba orokorrarekin

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen duten eragileek agerraldia egin dute gaur Iruñean datorren urtarrilaren 30an eginen den greba orokorrari atxikimendua adierazteko. Datorren asteartean, abenduak 17, ekitaldi bat eginen dute Iruñean aurrekontu sozial batzuk eskatzeko.

Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Albisteak | Erantzunak desaktibatuta daude Nafarroako eragile sindikal eta sozialek bat egiten dute greba orokorrarekin sarreran

Abenduaren 13an BECen Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Topaketak

Datorren ostiralean, Barakaldoko BECen elkartuko dira Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen duten eragileek.

Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Albisteak | Erantzunak desaktibatuta daude Abenduaren 13an BECen Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Topaketak sarreran

Urtarrilak 30, GREBA OROKORRA!

Urtarrilaren 30ean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Greba Orokorra deitu du.

Lan, pentsio eta bizitza duina!

Aldarrikapen taula:

AldarrikapenTaula-EUS

AldarrikapenTaula-GAZ

Kategoriak Uncategorized | Erantzunak desaktibatuta daude Urtarrilak 30, GREBA OROKORRA! sarreran

DSBE murrizteko proposamena baztertzen dugu

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak salatzen du Eusko Jaurlaritzak, babesa ematen dioten alderdien bidez, DSBEren erreforma bat onartu nahi dute, prestazio sozialetan murrizketa berriak egitea eta prestazioak jasotzen dituztenak kriminalizatzea duena helburu moduan.

Eskubide Sozialen Kartak gogora arazten du EAJ eta PSEren lege proposamena, pobrezia eta bazterketa sozialaren aurkako Herri Ekimen Legegilea (HEL) erregistratu ondoren aurkeztu zela.

HEL honetan planteatzen genuen, besteak neurri batzuen artean, DSBEren zenbatekoan hobekuntza bat (LGSren %100 kide bakarrarentzat eta %50 gehiago bizikidetza unitateko pertsona gehigarri bakoitzeko), onartutako murrizketetan atzera egitea (adibidez, urtebeteko erroldatzera bueltatzea eta egun baztertuta dauden kolektiboei sarbidea erraztea (hala nola, adina 18 urtetan jarriz).

51.000 pertsona baino gehiagoren babesa jaso zuen HELak, hala ere, tramitera ere ez zuten onartu, hain zuzen ere EAJ, PSE eta Ppren kontrako botoarekin. Hiru alderdi hauek ados jarri dira lege proposamen baten tramitea onartzeko. Honek DSBEren zenbatekoa ez du Lanbidearteko Gutxieneko Soldatarekin lotzen, prestazio sozialak eskuratzeko eskubidea murrizten du eta babestu egiten du egungo zein etorkizuneko praktikak, prestazioak jasotzen dituztenak ustezko gaizkiletzat jotzen dituztenak, gutxienez bermatutako diru-sarrerak izateko eskubidea duten pertsonen ordez.

Guzti honen aurrean, Eskubide Sozialen Kartak:

1. Dei egiten du DSBEren erreforma murriztailearen tramitazioa baztertzeko.

2. Berretsi egiten da pobrezia eta bazterketa sozialaren kontrako HELen jasotako edukiak onartzeko beharrean.

3. Baieztatu egiten du bere osotasunean babes sozial ereduaren inguruko eztabaidari ekitearen beharra. Horretarako, tresna egokien faltan, beharrezkoa da lan harremanak eta babes sozialerako euskal esparru bat,

4. Bere konpromisoa erakusten du prestazio sozialen murrizketen kontra eta bidezko sistema sozial baten alde mobilizatzen jarraitzeko.

Kategoriak Albisteak | Etiketak , , , | Erantzunak desaktibatuta daude DSBE murrizteko proposamena baztertzen dugu sarreran