“Mobilizazioak Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, eskubide sozialen alde eta pobreziaren kontra”

10.000. Hori da Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak pobreziaren aurka eta kalitatezko babes sistema publiko baten alde garatu duen Legegintzako Herri Ekimena Eusko Legebiltzarrean eztabaidatu ahal izateko jaso Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan beharreko gutxieneko sinadura kopurua. Kanpaina bide onetik doa, eta dagoeneko milaka dira jaso diren atxikimendu sinadurak.

Gaur, herri ekimen hau babesten duten sindikatu eta gizarte eragileak kanpainari bultzada berri bat eman nahi izan diote. Horregatik kalera atera dira Donostian, Gasteizen eta Bilbon, herritarrei ekimena aurkeztu eta euren sinadurak bildu asmoz.

Iruñean ere jendea kalera da Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta, baina oso arrazoi ezberdinagatik. Nafarroako Parlamentuko Mahaiak atzera bota zuen ekimen honen tramitazioa, “aurrekontu-kredituen hazkundea dakarrela” argudiatuta. Kartaren ordezkariek erabaki hau salatu dute Parlamentuaren aurrean. “Erabaki oso larria da, herritarron interesen aurka hartutako erabaki anti-demokratikoa. Hala ere ez dugu etsiko eskubide sozialak bermatu eta hobetzearen aldeko borrokan”.

——-

¡Necesitamos tu firma!
10.000. Ese es el número de firmas que se necesitan en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa para que la Iniciativa Legislativa Popular impulsada por la Carta de Derechos Sociales de Euskal Herria en contra de la pobreza y en favor de un sistema público y de calidad de protección social se debata en el Parlamento Vasco. La campaña va por el buen camino, y ya son miles las firmas que se han recogido.

Sin embargo, los sindicatos y organizaciones sociales que apoyan esta iniciativa han querido darle un nuevo impulso a la campaña. Por eso han salido a la calle en Donostia, Gasteiz y Bilbo, para explicar a la gente esta iniciativa y recoger su firma.

En Iruñea también la gente ha salido a la calle convocada por la Carta de Derechos Sociales de Euskal Herria, pero por un motivo muy diferente. La Mesa del Parlamento de Navarra ha denegado la tramitación de esta iniciativa, “por implicar incremento de los créditos presupuestarios”. Las y los responsables de la Carta han denunciado esta decisión delante del Parlamento. “Es una decisión muy grave, que va en contra de los intereses de la gente, además de anti-democrática. Sin embargo no pararemos en la lucha para asegurar y mejorar los derechos sociales”.

Kategoria: Uncategorized. Gorde lotura.