“Burujabetzaz aldaketa”, Mugimendu Ekologistaren Topaketak Ziordian

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren barne dagoen Natura Gure Ardura ingurumen arloko taldeak, maiatzaren 19 eta 20ean I. Topaketa Ekologistak antolatu ditu Ziordian.

Topaketa honen helburua, alde batetik, Iruñean ekainaren 2rako antolatu den Alternatiben Herria babestea da eta, beste alde batetik, mugimendu ekologista antolatzea eta diskurtso bateratua osatzea da.
Natura Gure Ardurak gure eragileetan eta baita modu kolektiboan ere naturari dagozkion eskubideekin konprometituak gaude, ingurumen osasuntsua eraikitzeko, pertsonon, naturaren eta bizitza modu ezberdinen arteko ongizatea helburu duen interakziorako, komunitatearen mesedetan eginiko kudeaketa (gure belaunaldia eta etorkizunekoak), baliabide naturalena, modu iraunkor eta ekologikoan produzituriko elikagaiak eta merkatuen interes espekulatzaileen gainetik pertsonak eta politika sozialen eraginkortasuna jarriko dituen bizitza eredu berria.

Ziordian, mugimendu ekologista antolatzeko beharraz, gure arteko elkarlana zein izan behar duen, eta aurrera begira hartu beharreko estrategia lantzeko tailerrak burutuko ditugu. Era berean, gure formakuntzarako hitzaldi sorta ere antolatu dugu: medikuntza ekologikoaz, desobedientziaz, arlo tekniko-juridikoaz eta ekosozialismoaz.

Kategoria: Albisteak Etiketak , . Gorde lotura.