Pobreziaren eta bazterketa sozialaren aurkako Herri Ekimen Legegilea erresgitratu dugu Nafarroako Parlamentuan

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak pobreziaren eta bazterketa sozialaren aurka garatuko duen Legegintzako Herri Ekimena aurkeztu du. Herri ekimen honen helburua Errenta Bermaturaren eta etxebizitza arloko legedia hobetzea da.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak pobreziaren eta bazterketa sozialaren aurka garatuko duen Legegintzako Herri Ekimena aurkeztu du. Karta sindikatu ezberdiñek, mugimendu sozialek eta hainbat ekonomia sozial eta solidario sareek osatzen duten espazioa da.

Ekimen honek hainbat neurri zehatz jasotzen ditu; helburua bermatutako gutxieneko diru-sarreren politikak hobetzea eta etxebizitza duin baterako eskubidea izatea da. Ekimen honekin legedia aldatu nahi da Errenta Bermatuaren zenbatekoa gutxieneko soldataren araberakoa izateko eta prestazio hau jasotzea errazteko, eta etxebizitza duin bat izateko eskubidea bermatzeko.

Nafarroako erakundeek badituzte gai hauen inguruan herritarrak babestuko dituzten politikak garatzeko eskumenak. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak erakundeei exijitzen die gehiengoaren bizi kalitatea hobetzeko neurrien esanetara jarri daitezela. Soilik borondate politikoa behar da horretarako.

Legegintzako Herri Ekimena Nafarroako Parlamentuan aurkeztuko da. Ekimenak aurrera egin ahal izateko gutxienez hauteskunde erroldaren %1a behar du, hots, 5.000 sinadura inguru. Parlamentuko tramiteak gaindituta, ekimena apirila eta ekaina bitartean garatzea da helburua.

Beheko estekan ikus dezakezue dokumentua:

20180323 ILP Nafarroa euskara-2

 

Kategoria: Albisteak. Gorde lotura.