Ikatza EAEko aurrekontuei / Carbón a los presupuestos de la CAV

Gaur Eusko Jaurlaritzak 2018rako aurkeztu dituen aurrekontuak bozkatu dira Legebiltzarrean. Eta, EAJ, PSE-EE eta PP alderdien bozekin aurrera atera dira. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak oso irakurketa ezkorra egiten du aurrekontu hauen inguruan; horregatik protesta ekintza egin du Legebiltzarraren aurrean.
Izan ere, deialdiaren leloak zioen bezala, aurrekontu sozial, parte-hartzaile eta burujabeak nahi (eta behar) ditugu, baina, zoritxarrez, gaur onartutakoa oso bestelako norabidean doa. ELAko gizarte gizarte politiken arduradun Mikel Novalek azpimarratu duenez, aurrekontuak onartu dituzten arduradun politikoek isilarazi nahi gaituzte. “Eztabaida hauek gizarte-eredurako funtsezkoak dira, eta erantzun digute isilik egon behar dugula; ez dugula zaratarik egin behar. Bada, gu ez gara isilduko. Politika ez da soilik Gobernuari dagokion zerbait. Ez dugu gizarte feudalera itzuli nahi. Gauza publikoak eragin egiten digute, eta axola digute. Iritzia emateko eta proposamenak egiteko eskubidea dugu, gizarte demokratikoa nahi eta behar baitugu. Nazkatuta gauzka gobernu honek kritika onartzeko duen ezintasunarekin. Nazkatuta, mugimendu sindikalaren eta gizarte-mugimenduen iritziak gutxiesteko jarreraz”.
LABeko ekintza sozialeko antolaketa idazkaria den Edurne Larrañagak Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu hauek salatu ditu.

ALTERNATIBAK BADITUGU
Aurrekontu burujabe, sozial eta parte hartzaileen alde egiten dugu. Gure aldarrikapenak:
1. Aldaketa soziala aldarrikatzen dugu. Aldaketa estrukturala nahi eta behar dugu politika publikoetan: aberastasunaren banaketa, kalitatezko enpleguaren sorrera, bizitzaren iraunkortasuna eta askatasun zein kultur eskubideen defentsa oinarri izango dituena.
2. Sakoneko erreforma fiskala gauzatzea eskatzen dugu, gehien dutenek gehiago ordain dezaten.
3. Genero ikuspegia integratua duten aurrekontuak ezinbestekoak dira.
4. Energiaren ekoizpen eta komertzializazioaren gaineko kontrol publikoa.
5. Abiadura Handiko Trena, gas putzuak, Errauskailuak… proiektuak eten. Natura zein gure osasunarentzat kaltegarriak diren, alferrikakoak eta aurrekontuen poltsa xahutzen duten proiektu guztiak gelditu, eztabaida sozial parte hartzailea sustatuz.
6. Babes Sozialeko sistema publiko, integral, duin eta kalitatezkoa aldarrikatzen dugu, bizitzaren iraunkortasuna erdigunean jarriko duen jendarte ereduaren norabidean kokatuko dena.
7. Oinarrizko eskubide sozialak herritar guztioi, inolako diskriminaziorik gabe bermatzea, emergentzia sozialean daudenei lehentasunez.
8. Zorraren auditoria azken muturreraino eramateko konpromisoa berresten dugu.
9. Aurrekontu partea hartzaileak aldarrikatzen ditugu, politika publikoak diseinatu zein erabakitzeko herritarron parte hartzea ahalbidetuko duten balia- bideak bideratuz.
10. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian eredu sozial zein ekonomikoari buruzko erabakiak modu burujabean hartzeko eskubidea aldarrikatzen dugu.

El Parlamento Vasco ha votado hoy los presupuestos presentados por el Gobierno Vasco para el año 2018. Y han salido adelante con los votos de PNV, PSE-EE y PP. La Carta de Derechos Sociales de Euskal Herria hace una lectura muy negativa de estos presupuestos; por eso ha organizado un acto de protesta frente al Parlamento.
Al fin y al cabo, tal y como indica el lema de la convocatoria, queremos (y necesitamos) presupuestos sociales, participativos y soberanos, pero lo aprobado hoy va en dirección contraria. Según ha subrayado Mikel Noval, responsable de política social de ELA, los responsables políticos que han aprobado estos presupuestos nos quieren hacer callar. “Estos debates son esenciales para el modelo de sociedad y se nos ha contestado que nos callemos, que dejemos de hacer ruido. No nos vamos a callar. La política no es un bien patrimonial del Gobierno. No queremos volver a una sociedad feudal. Las cosas públicas nos afectan y nos importan. Tenemos derecho a dar opinión y a hacer propuestas porque queremos y necesitamos una sociedad democrática. Estamos hartas de la intolerancia de este Gobierno a la crítica social; hartas del desprecio a la opinión del movimiento sindical y de los movimientos sociales”.
Edurne Larrañaga, secretaria de organización de acción social de LAB, ha denunciado estos presupuestos del Gobierno Vasco.

TENEMOS ALTERNATIVAS
Apostamos por unos presupuestos soberanos, sociales y participativos. Estas son nuestras reivindicaciones:
1. Reivindicamos un cambio social. Deseamos y necesitamos un cambio estructural de las políticas públicas: reparto de la riqueza, creación de empleo de calidad, que tengan como base la sostenibilidad de la vida y la defensa de la libertad y de los derechos culturales.
2. Exigimos una reforma fiscal profunda, que quienes más tengan, más paguen.
3. Son imprescindibles unos presupuestos con en- foque de género.
4. Implantar el control público sobre la producción y comercialización energética.
5. Interrumpir el Tren de alta velocidad, incinerado- ras, pozos de extracción de gas,.. Paralizar los proyectos perjudiciales para la naturaleza y nuestra salud, innecesarios, despilfarradores y que vacían la bolsa común de nuestros presupuestos; impulsar el debate social participativo.
6. Reivindicamos un sistema de protección social público, integral, digno y de calidad, que sitúe la sostenibilidad de la vida como eje del modelo de sociedad que deseamos.
7. Garantizar a todas las ciudadanas y ciudadanos los derechos sociales básicos, sin ningún tipo de discriminación, priorizando a quienes se encuentran en situación de emergencia social.
8. Nos reafirmamos en el compromiso de realizar una auditoría de la deuda hasta el último extremo.
9. Reivindicamos unos presupuestos participativos, garantizando recursos que hagan posible la participación de las y los ciudadanos en el diseño y toma de decisiones en las políticas públicas.
10. Reclamamos el derecho de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa para tomar decisiones económicas y sobre el modelo social de un modo soberano.

Kategoria: Uncategorized. Gorde lotura.