Hauek ez dira Nafarroak behar dituen aurrekontuak!

“Hauek ez dira Nafarroak behar dituen aurrekontuak”

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta eta Parlamento Social herri ekimenek deituta ehunka lagun bildu dira gaur goizean Iruñean Nafarroako aurrekontu proposamenaren inguruan egindako ekimenean parte hartzeko. Lehenengo ekitaldia egin da Labrit pilotalekuan; ondoren manifestazioa egon da Parlamentuaren egoitzaraino.

Ekitaldian azpimarratu denez, aurrekontu hauek ez datoz bat bi ekimen hauek aldarrikatzen duten aldaketa sozialarekin, ez eta Nafarroako gizarteak espero duenarekin. “Batetik, ez da zalantzan jartzen zor publikoa; 2018an 332,7 milioi euro ordainduko dira, horietatik 171 zor ilegitimoa delarik. Ez da zalantzan jartzen ere Hitzarmen Ekonomikoa. Ezin dugu ahaztu bere oinarria sistema perbertso eta erabat opakua dela: 2018an 541 milioi ordainduko ditugu, Nafarroako Gobernuaren beraren txosten teknikoek adierazten dutena baino askoz gehiago. Bestalde, iraganeko politikak mantentzen dira: Abiadura Handiko Trena tren publiko eta sozialaren ordez; Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluak hor dirau, baita kontratazio publikoetan klausula sozialak sartzeko aukeraren ukapena edo oraindik bultzatzeke dagoen sektore publikoan negoziazio kolektiboaren egoera ere”.

Aurrerapausoak egon direla onartu arren –eskubide sozialen arloan errenta bermatua edo etxebizitza; “elkarrizketa soziala” delakoaren inguruan zegoen sare klientelarraren eta pribilegioen amaiera…–, UPNren garaiko murrizketa gehienak indarrean daudela azpimarratu da ekitaldian. Gainera, zerga- eta aurrekontu-politikan ez dela sakoneko aldaketarik egin gaineratu da.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta eta Parlamento Social ekimenetako ordezkariek egoera iraultzeko landu dituzten alternatibak ere aurkeztu dituzte. “Politika publikoen aldaketa estrukturala behar dugu, bizitza erdigunean kokatu behar da. Berriz aldarrikatzen dugu beharrezkoa dela aldaketa soziala bultzatzea, oinarritzat hartuta honakoak: aberastasunaren eta lanaren banaketa, kalitatezko enpleguaren sorrera, bizitza iraunkorra eta askatasunekiko eta eskubide kulturalekiko konpromisoa. Horretarako, besteak beste, ezinbestekoa da zerga-erreforma sakona egitea, zorraren auditoria, jendearen parte-hartzea eta Nafarroan eredu sozial eta ekonomikoari buruzko erabakiak hartzeko eskubidea bermatzea”.

—————————————

“Estos no son los presupuestos que necesita Navarra”

Convocadas por las iniciativas populares Carta de Derechos Sociales de Euskal Herria y Parlamento Social cientos de personas han participado esta mañana en Iruñea en el acto convocado para analizar la propuesta de presupuestos de Navarra. Primero se ha celebrado un acto en el frontón Labrit; luego ha habido una manifestación hasta la sede del Parlamento.

Según se ha denunciado en el acto, se trata de un presupuesto hecho para satisfacer los intereses de los bancos y de las élites económicas, y no son los que la sociedad navarra necesita. “Por un lado, no se cuestiona ni la deuda pública –por la cual en 2018 se pagarán 332,7 millones, de los cuales 171 millones son deuda ilegítima– ni el Convenio Económico, que se basa en un sistema perverso y totalmente opaco, por el que pagaremos 541 millones en 2018, mucho más de lo que indican los informes técnicos del propio Gobierno de Navarra. Y por otro lado, se insiste en las políticas del pasado, como la apuesta por el Tren de Alta velocidad frente a la opción de un tren público y social, el bloqueo de la negociación colectiva en el sector público, el mantenimiento del Consejo de Diálogo Social o la negativa a introducir las cláusulas sociales en las contrataciones públicas”.

Si bien se han reconocido algunos avances en el área de derechos sociales o el fin de la red clientelar y privilegios ligadas al llamado “diálogo social”, en el acto se ha destacado que la mayoría de recortes de la época de UPN continúan sin revertirse, porque no ha se ha producido todavía un cambio estructural en la política fiscal y presupuestaria de Navarra.

Las y los representantes de la Carta de Derechos Sociales de Euskal Herria y del Parlamento Social también han presentado las alternativas que han venido desarrollando. “Es imprescindible un cambio estructural en las políticas públicas, poner la vida en el centro. Nos reafirmamos en la necesidad de impulsar un cambio social basado en el reparto de la riqueza y el trabajo, la creación de empleo de calidad, la sostenibilidad de la vida y el compromiso con las libertades y los derechos culturales. Para ello es necesario, entre otras medidas, una reforma fiscal profunda, una auditoría de la deuda, participación social o el derecho a tomar en Navarra las decisiones sobre el modelo social y económico”.

Kategoria: Uncategorized. Gorde lotura.