Etxebizitza duin bat izateko eskubidearen alde, ezetz esaten diegu prestazio sozialen murrizketei!

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Bilbora eraman du bere salaketa,
Alokabide/Visesak Bizkaian dituen bulegoetara, PSEk zuzendutako Ingurumen,
Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak osatutako “Etxebizitza Dekretuaren”
zirriborroak jasotako murrizketei buruz ohartarazteko.

Dekretu horren zirriborroak aurreikusitako murrizketek bertatik bertara
pairatuko lituzketen pertsonek bat egin dute ekimen honekin.

Eusko Jaurlaritzak murrizketa neoliberalak aurrera eramateko politiketan sakontzen du,
etxebizitza arloko beharrak asetzeko sortutako prestazio ekonomiko baten aitzakipean:
Lanbidek kudeatutako Etxebizitzarako Prestazio Osagarria ezabatuko luke; eta Gizarte
Larrialdietarako Laguntzak ere, udal gizarte zerbitzuek kudeatutakoak, kasu honetan. Bi
laguntza hauek alokairu bat ordaintzeko prestazioak dira.

Gaur egun, 28.079 elkarbizitza unitatek jasotzen dute Etxebizitzarako
Prestazio Osagarria eta beste 7.500 unitatek, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak.
Dekretuaren zirriborroaren bitartez, bi prestazio horiek eskuratzeko baldintzak
betetzen dituzten askok etxebizitza batean sartzeko prestazioa eskatzeko
eskubidea galduko lukete.

Eskubideen murrizketa hau prestazio ekonomiko berria eskuratzeko
baldintzen gogortzearen ondorioz etorriko litzateke. Etxebizitza Legeak eta
Dekretuaren zirriborroak aurreikusitako exijentzia berrien arabera, pertsona batek etxebizitza
bat alokatzeko eskatzaile gisa hiru urteko antzinatasunarekin egon behar du izena
emanda Etxebiden, eta, era berean, 3.000 euroko gutxieneko diru sarrerak frogatu
behar ditu.

Bestalde, Lanbiden Laneko Dirusarrerak Osatzeko Errenta jasotzen duten
pertsonen zati handi bat ere uzten du kanpoan Etxebizitzarako prestazio
ekonomiko berriak.

Gaur egun, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak edo Etxebizitzarako Prestazio
Osagarria eskatzeko Etxebiden izena ematearekin nahikoa da, antzinatasun eta
gutxieneko diru sarreren baldintzarik gabe.

Errenta gutxien eta egoera ahulenean dauden sektoreak are eta gehiago pobretuko
ditu prestazio sozialen arloko eskubideen murrizketa honek, eta jendartearen zati
handi baten oinarrizko etxebizitza beharrak ez ditu asebeteko.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartatik aspaldi eskatzen ari gara alokairu sozialeko
etxebizitza baten benetako aitortza. Etxebizitza duin, egoki, seguru eta eroso baten erabilera
izateko eskubidea izan beharko luke pertsona orok, oinarrizko zerbitzuekin.
Etxebizitzaren erabileraren balorea berreskuratu behar da, merkatuko
logiketatik kanpo. Etxebizitzaren arazoa ezin da konpondu merkatu eta
espekulazioaren logikaren arabera. Alokairuen merkatuaren arautzeak, alokairu
sozialak, zaharberritzeak eta etxebizitza hutsen okupazioak lehentasunen artean
egon behar dute etxebizitza bat izateko eta birbanatzeko.

Etxebizitza duin bat izateko eskubidea ez dago bermatuta, ez EH Bildu, PSE eta
UpyD alderdien botoekin onartutako Etxebizitza Legearekin, ezta PSEk osatutako
Dekretuaren zirriborroarekin ere; ez du bizitzeko alternatiba nahikorik sortzen
merkatuaren logikatik kanpo.

Lege horrek eta Dekretuaren aurre proiektuak ez diote erantzun eraginkor bat
proposatzen etxebizitzaren egiturazko arazoari, eta ez diote jendartearen zati handi batek bizi
duen etxebizitza arazo larri eta prekarioari aurre egiten. Are eta gehiago, arazoa
larriagotuko du prestazio sozial batzuk ezabatuta eta etxebizitzarako prestazio
ekonomiko berria eskuratzeko baldintzak gogortuta.

Arrazoi hauen guztiengatik, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak “Etxebizitza
Dekretuaren” egungo zirriborroa bazter dezatela eskatzen diegu Eusko
Jaurlaritzari eta Etxebizitza Departamentuari. Era berean, exijitzen diegu ez
dezatela inongo neurririk onartu eskubideen eta prestazio sozialen murrizketak
ekartzen badituzte.

————————————————————-

La “Carta de Derechos Sociales de Euskal Herria” denuncia en Bilbo ante las
oficinas de Alokabide/Visesa en Bizkaia los recortes en el acceso a una vivienda que
contempla el borrador de “Decreto de Vivienda” elaborado por el “Departamento de Medio
Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda”, a cargo del PSE.
En esta iniciativa participan personas que se verían afectadas si entran en vigor
los recortes recogidos en este borrador de Decreto.

Bajo el pretexto de crear una nueva prestación económica destinada a cubrir las
necesidades de vivienda, el Gobierno Vasco esconde una profundización de sus políticas de
recortes neoliberales: la eliminación de la Prestación Económica de Vivienda (PCV) gestionada
por el Servicio Vasco de Empleo-Lanbide; y las Ayudas de Emergencia Social (AES), tramitadas
desde los servicios sociales municipales. Ambas prestaciones destinadas al pago de un alquiler.
En la actualidad 28.079 unidades convivenciales perciben la PCV y otras 7.500
las AES. Este borrador de Decreto provocará que muchas de las personas que en la
actualidad cumplen con los requisitos exigidos para acceder a la PCV o las AES
pierdan su derecho a reclamar una prestación que facilite su acceso a una vivienda.

Este recorte de derechos es consecuencia directa del endurecimiento de
requisitos para acceder a la nueva prestación económica de vivienda. Entre las nuevas
exigencias que surgen tanto de la Ley de Vivienda como del borrador de Decreto, se establece
una antigüedad mínima de 3 años en el registro de inscripción de Etxebide como
demandante de vivienda en régimen de alquiler y demostrar unos ingresos mínimos de
3.000 euros.

Por otro lado, la nueva prestación económica de vivienda deja también sin
cobertura a una parte importante de aquellas personas que perciben en Lanbide la
Renta Complementaria de Ingresos de Trabajo.

Hay que tener en cuenta que en la actualidad, para acceder a las Ayudas de
Emergencia Social o la Prestación Complementaria de Vivienda de Lanbide se exige
únicamente una solicitud de inscripción en el registro de Etxebide, sin requisitos de
antigüedad ni de ingresos mínimos.

Este recorte efectivo de derechos en el ámbito de las prestaciones sociales
empobrecerá aún más a aquellos sectores sociales con menor renta y en situación de mayor
vulnerabilidad, dejando desatendidas las necesidades básicas de vivienda de amplios
colectivos poblacionales.

Desde la Carta de los Derechos Sociales de Euskal Herria llevamos tiempo demandando el
reconocimiento efectivo a una vivienda de alquiler social. Toda persona debería tener derecho al
uso y disfrute de una vivienda digna, adecuada, segura, cómoda y con servicios esenciales.
Hay que recuperar el valor de uso de la vivienda, situarla bajo lógicas no
mercantiles. El problema del acceso a una vivienda no puede ser resuelto atendiendo
a la lógica del mercado ni de la especulación. La regulación del mercado de los
alquileres, el alquiler social, la rehabilitación y ocupación de las viviendas vacías
deben ser acciones prioritarias para garantizar el acceso a la vivienda y su
redistribución.

Ni la Ley de Vivienda aprobada en el Parlamento Vasco con los votos de EH Bildu,
PSE y UPyD, ni el actual borrador de decreto elaborado por el PSE garantiza el derecho
a una vivienda digna; ni crea alternativas habitacionales suficientes al margen de la lógica del
mercado.

Ni esta ley ni el ante-proyecto de decreto representan una respuesta efectiva al problema
estructural de acceso a la vivienda ni contribuyen a disminuir las graves situaciones de
precariedad habitacional en las que se encuentra buena parte de la población. Es más, los
agravará al eliminar determinadas prestaciones sociales y endurecer los requisitos de
acceso a la nueva prestación económica de vivienda.

Por todos estos motivos, desde la “Carta de los Derechos Sociales de Euskal Herria”
exigimos al Gobierno Vasco y al Departamento de Vivienda que retire el actual
borrador de “Decreto de Vivienda”, y renuncie a aprobar ninguna medida que
suponga un recorte de los derechos y de las prestaciones sociales.

Kategoria: Uncategorized. Gorde lotura.