POBREZIARA KONDENATU NAHI GAITUZTE!

Pobrezia gure artean dagoen arazo larria da. Ez dago estatistikei erreparatu besterik egoeraren larritasunaz ohartarazteko. Eusko Jaurlaritzaren Pobreziaren eta Gizarte Ezberdintasunen Inkestak jasotzen duenez Euskal Autonomia Erkidegoan 104.177 lagun daude pobrezia larrian, herritarren %4,9a. Kopuru hau gai honen inguruko estatistikak daudenetik dagoen handiena da. Gainera, 350.668 lagun daude pobrezia arriskuan, herritarren %16,5a. Eta ezin dugu ahaztu hamaika aldiz esan duguna: pobreziak emakume aurpegia du.

Datuak beldurtzeko modukoak dira. Egoera jasangaitza da eta mobilizatu beharra dago. Horregatik urriaren 17an, asteartea, Pobreziaren Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela-eta, kalera aterako gara Gasteizen (11:00, Andra Mari Zuriaren Plaza). Kalera aterako gara egoera hau salatzeko, bai, baina alternatibak ditugula esteko ere. Ezinbestekoa da pobreziarekin amaituko duten lege bat garatzea; ezinbestekoa da babes sozialerako sistema propioa izatea; ezinbestekoa da azken urteetako murrizketak bertan behera uztea; ezinbestekoa da politika antisozialekin amaitzea…

Urriaren 17an, asteartea, kalean izango gara. Andra Mari Zuriaren Plazatik hasita Eusko Legebiltzarreraino joango gara performance bat eginez. Pobreziara kondenatu nahi gaituzte, eta hori irudikatuko dugu. Baina argi izan ez diegula utziko.

— CAS—
Nos quieren condenar a la pobreza

La pobreza es un grave problema que está entre nosotras. No hay más que mirar las estadísticas para darse cuenta de la gravedad de la situación. Según recoge la Encuesta de Pobreza y Desigualdades Sociales del Gobierno Vasco en la Comunidad Autónoma del País Vasco hay 104.177 personas en situación de pobreza grave, el 4,9% de la sociedad. Este porcentaje es el más grande desde que hay estadísticas sobre este tema. Además, hay 350.668 personas en riesgo de pobreza, el 16,5%. Y no podemos olvidar lo que hemos dicho muchas veces: la pobreza tiene rostro de mujer.

Los datos son terribles. La situación es insostenible y hay que movilizarse. Por eso el 17 de octubre, Día Internacional para la Erradicación de la Pobreza, saldremos a la calle en Gasteiz. (11:00, Plaza de la Virgen Blanca). Saldremos a la calle para denunciar esta situación, si, pero también para demostrar que tenemos alternativas. Es imprescindible desarrollar una ley que acabe con la pobreza; es imprescindible tener un sistema propio de protección social; es imprescindible acabar con los recortes de los últimos años; es imprescindible acabar con las políticas antisociales…

El 17 de octubre, martes, saldremos a la calle. Empezando de la Plaza de Virgen Blanca iremos haciendo un performance hasta el Parlamento Vasco. Nos quieren condenar a la pobreza, y trataremos de representar eso. Pero tened claro que no les dejaremos.

Kategoria: Uncategorized Etiketak , , . Gorde lotura.