ESKUBIDE SOZIALEN ALDE, BABES SOZIALERAKO SISTEMA PROPIO BATEN ALDE. MURRIZKETEI EZ! POBREZIARI EZ!

Murrizketen bidez babes sozialerako sistema desegiten ari dira. Sistemak geroz eta pertsona gutxiago babesten ditu eta prestazio geroz eta baxuagoekin. Horregatik diogu honen atzean politika eta pertsona zehatz batzuk daudela. Patronala, lan erreforma baliatzen ari da lan baldintzak kaskartzeko, eta honela pobre gehiago sortzen ari da. Eremu politikoan, babes soziala murriztu eta desegiten ari diren horiek, hartzaileak kriminalizatzen dituzten horiek, pobrezia betikotzen ari dira.

Eusko Jaurlaritza, berau sostengatzen duten alderdiak, euren aliatu politikoak eta Beatriz Artolazabal Sailburuak berak ahaztu egiten dute Euskal Herrian pobrezia existitzen dela eta bizi baldintzen prekarizazioa areagotzen ari den egitate bat dela, ez asmaturiko kontu bat.

Pobrezia ez da krisiaren ondorio naturala, ez horixe! Lan baldintzen kaxkartzeak eta zerbitzu publikoen eraispenak politika neoliberalen logika zein helburuei erantzuten die. Politika neoliberalekin, pobrezia hedatzen den bitartean, Confebask, Petronor, Iberdrola, konstruktora edota Kutxaban-en irabaziak handitzen ari dira.

MURRIZKETAN AURREAN, EGOERARI BUELTA EMAN ETA EMERGENTZIA SOZIAL ZEIN POBRETZE EGOERA OROKORTUARI AURRE EGITEKO, MOBILIZAZIOAREN ALDEKO APUSTUAN BERRESTEN GARA

EKAINAK 14 MOBILIZAZIOAK BILBON ETA DONOSTIAN
BILBO: 10.30 MAZARREDOKO LANBIDEN
DONOSTIA: 11:30 EUSKO JAURLARITZA DELEGAZIOAN

Kategoria: Uncategorized. Gorde lotura.