Gari Zimmer GUE/NGLko lehendakariari Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren ale bat eman diogu

GUE/NGLk antolatuta, Europako etorkizunari buruzko nazioarteko jardunaldiak egiten ari
dira Donostiako Tabakaleran egunotan, “The Left discusses Europe´s future”
izenburuarekin. Besteak beste, migrazioa eta errefuxiatuak, euskal bake prozesua,
lankidetza, industrializazioa eta arrakala soziala bezalako gaiak ari dira lantzen.
Testuinguru honetan, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren ordezkariek kartaren ale
bat eman diote Gabi Zimmer GUE/NGLko lehendakariari. Edurne Larrañaga eta Mikel
Noval izan dira Kartaren ordezkariak.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta egungo egoera sozioekonomikoa eraldatzeko xedez
sortutako tresna da eta natura zein pertsonak erdigunean izango dituen eredu sozial berri baten
ardatzak biltzen ditu; oinarrizko eskubide sozialak, hain zuzen ere. Hauxe da Gabi Zimmerri
azaldutakoa, kartaren ale bat ematerakoan. Euskal Herrian burujabetza prozesu bat martxan
jartzen ari garela jakinarazi diogu, eraldaketa soziala gauzatzeko bidean.

Ezberdinen arteko aliantzen eta mobilizazio sozialaren beharraz hitz egin dugu, eta alternatibak
lantzen ari garela nabarmendu dugu. Alternatiben Herria dinamika kokatu dugu hor.

Hauxe izan da gure interbentzioa:

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiogu GUE-NGL talde parlamentarioari gaurko saiora gonbidatzeagatik. Guretzat aukera paregabea da EH-ko aldaketa sozialaren aldeko mugimenduaren eta Europako Parlamentuan eraldaketan alde lan egiten duzuenon arteko zubiak eraikitzeko. Labur bada ere, Euskal Herriko eskubide sozialen Karta aurkeztu eta partekatu nahi dugu zuekin guztiekin. Mikel eta biok Kartaren Koordinazio Nazionaleko kideak gara, eta guztion izenean, eskerrik asko!

EHESK egungo egoera sozioekonomikoa eraldatzeko xedez sortutako tresna da eta natura zein pertsonak erdigunean izango dituen eredu sozial berri baten ardatzak biltzen ditu, oinarrizko eskubide sozialak, hain zuzen ere.

Krisialdiak gogorren jo zuen garaian, 6 greba orokor egin ziren EH-an eta 2012an egindako azkenak bi berezitasun izan zituen, Kartaren sorrera prozesuan klabeak izan zirenak: bata, greba ofentsiboa izan zela, eredu berri baten aldeko greba orokorra, eta bestea euskal gehiengo sindikalarekin batera, eragile sozialak izan zirela deitzaile. Testuinguru horretan, hausnarketa eta eztabaida ugariren ondoren, mugimendu sozio-sindikalaren Asanblada Nazionala deitu genuen. Bertan erabaki zen Herri gisa ariketa bat egin behar genuela nahi eta behar dugun eredu sozial berria adosteko eta adostasun horren baitan prozesu sozial bat abiatu behar genuela.

Euskal Herriko eskubide sozialen Kartak ardatz horiek bildu eta tresna bilakatu da prozesu sozialean aurrera egiteko. Egungo sistema eraldatzea da gure helburua, politikaren lehentasunak eraldatu nahi eta behar ditugu. Kapitalaren interesak alboratu eta bizi dugun emergentzia soziala gainditzeko, herritarron zein naturaren interesek gidatu behar dute politika.

Euskal Herrian burujabetza prozesu bat martxan jartzen ari garela/ dagoela, erabakitzeko eskubidea oinarri izango duena eta horretan ere gure ekarpena egiten ari gara. Batetik, burujabetza mikroan eta makroan ulertzen dugu. Gure herriaz kapitalak hartzen dituen erabakiek gure gorputzetan edota eguneroko bizitzan ere dute eragina eta erabakitzeko eskubide osoa eskatzen dugu, muga bakarra herritarrok demokratikoki adierazitako borondatea izanik. Bestetik, burujabetza prozesua eraldaketa sozialarekin lotzen dugu ezinbestez, txanpon beraren bi aldeak dira, banaezinak eta elkarri eragiten diotenak. Azkenik, egungo eredua eraldatzea posible dela konbentzituta gaude, alternatibak badaude eta alternatiba horiek errealitate bilakatzea burujabetza ariketa demokratikoa dela uste dugu.

Gaurko eskenatokia aprobetsatuz, guretzat estrategikoak diren 4 gako partekatu nahi ditugu zuekin guztiekin:
1. Ezberdinen arteko aliantzan oinarrituriko prozesua izatea. Beharrak bultzatuta elkartu ginen eta oraindik ere gehiago izan behar badugu ere, gure bokazioa da aldaketaren aldeko gehiengo soziala artikulatzea, borrokarako espazio eta tresna bat ematea. Lehen esan bezala, une hauetan euskal gehiengo sindikalak, eragile sozial esanguratsuak eta ekonomia sozial eraldatzailearen alde lan egiten duten kooperatiba erreferentziazkoak parte hartzen dugu Kartan.
2. Mobilizazio soziala ezinbestekoa da politikaren lehentasunak eraldatzeko. Bide horretan, mobilizazioa ardatz duen prozesu iraunkorra ari gara sustatzen. Horren adibide dira
◦ bizitza ona bermatzeko fiskalitate justu baten alde bihar Bilbon burutuko dugun giza katea,
◦ aurrekontu sozial, burujabe eta partehartzaileen alde Iruñea zein Gasteizen eginiko mobilizazio jendetsuak,
◦ babes sozialerako sistema publiko propioaren alde ekainean zehar burutuko ditugun mobilizazioak.
3. Mobilizazioa, ordea, ez da nahikoa eta eredu berriaren ardatzak gaurdanik landu, sozializatu eta jendartearen gehiengoarekin partekatu behar ditugu. Eredu berriaren logikan guretzat estrategikoak diren hainbat lan ildo landuz, besteak beste elikadura burujabetza eta politika publikoak edota Kontsumo eredu berri baten aldeko Dekalogoa sortzeko erronka.
4. Arestian esan bezala, egungo sistema eraldatzen lagunduko duten eta eredu berri baten logikan kokatzen diren alternatibak badaude. Eragile sozial, sindikal eta kooperatiba ugari horretan daude eta Kartak ere egitasmo hauei bultzada eman behar dio, burujabetza sozialaren beharrarekin lotuz. Guretzat erregaia izan den ekimen bat aipatu nahi dugu:
◦ Alternatiben Herria:
▪ Coop21-aren testuinguruan, “klima aldatu, ez sistema” lemapean Alternatiba egunak egiteko deialdia egiten da. Deialdi horren aurrean, EH-an erabakitzen dugu eredu soziekonomikoaren alternatiba integrala irudikatuko duen eguna antolatzea. Eta oinarriak Kartan jasotzen diren eskubide sozialak izatea.
▪ Lehen edizioa EH-an Bilbon antolatu genuen eta 10.000 pertsona baino gehiagok parte hartu zuen. Bilbon bestelako eredu sozialaren oinarriak irudikatu genituen
▪ 2018.urteko ekainaren 2an, Iruñean egingo dugu bigarren edizioa. Nafarroan erregimena instituzioetatik kanporatu eta aldaketa

Amaitzeko, BIZITZA BURUJABEA, ESKUBIDE OSOZ!

Kategoria: Uncategorized. Gorde lotura.