ESAIEZU ZURE LEGEBILTZARKIDEEI

Joan den astelehenean, 2017ko maiatzaren 8an, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako TTIP eta CETAren aurkako kanpainen barruan, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren plataformatik web-tresna bat plazaratu genuen, CETAren aurkako herri-borrokan beste baliabide bat izateko asmoz.

Tresna horren bidez herritarrek modu errazean jo dezakete Eusko Legebiltzarreko eta Nafarroako Parlamentuko parlamentariengana, alderdi politikoek CETAri buruz duten ikuspuntua aldaraztea eskatzeko.

Autonomia-erkidegoek ez dute eskumenik CETA onesteko edo gaitzesteko, baina erkidego horietan ordezkaritza duten alderdietako batzuk izan dira horren negoziazioa eta onespena bultzatu dutenak, bai Europako Parlamentuan, bai Espainiakoan. Hori dela-eta, tresna horren bidez parlamentariak jabearazi nahi ditugu haien alderdien jokabideez.

http://www.ttipez.eus/ceta/ plazaratu zenetik ehunka gutun bidali zaie parlamentariei, eta kanpaina hau CETA tratatua Kongresuan bozkatu arte iraunaraztea da gure asmoa. Horren haritik berebiziko deialdia egiten dugu maiatzaren 15ean, 22an eta 29an, 11:00etan, web-tresna hori bizi-bizi erabiltzeko, eta sare sozialetan ere islatzeko.

Kategoria: Uncategorized. Gorde lotura.