CETAren aurka aterkien mobilizazioak egin genituen larunbatean

“TTIP/CETA EZ! Herriek erabaki” lemapean eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta TTIP-CETAren aurkako plataformek deituta hainbat mobilizazio egin genituen pasa den larunbatean.

Bilbon eguerdiko hamabietan eta aterkien babespean Arenaleko zubian giza katea osatu genuen, eta Iruñean ordu berean bildu ginen Carlo III pasealekuan. Gasteizen ere hitzarmen neoliberal hauen aurkako aldarria zabaldu genuen.

“CETA baieztapen prozesuaren azken fasean dago. Otsailaren hasieran Europar Parlamentuak akordioa bere osotasunean bozkatuko du eta baiezkoa balitz behin behinean aplikatuko litzake eskualde eta nazio-parlamentuetan bozkatzen den bitartean (38. batez ezezkoa bozkatuko balu, akordioa bertan behera geldituko litzake)
TTIP eta CETAren aurkako jarrera hartzeko eskatu nahi diogu Gasteizeko parlamentuari, lehenago Nafarroako Parlamentuak egin moduan. Merkataritza interesak ezin dira demokrazia eta pertsona nahiz planetaren interesen gainetik egon. Herriek erabaki behar dutela aldarrikatzen dugu beste behin, TTIP eta CETAri ez!”

 

Kategoria: Albisteak Etiketak , . Gorde lotura.