Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Ainhoa Villaverde atxilotuari bere elkartasuna adierazi nahi dio

Maiatzaren 5ean Xabat Moran bilbotarra eta Ainhoa Villaverde, Marina Sagastizabal eta Bergoi Madernaz gasteiztarrak atxilotu zituen Ertzaintzak. 4 gazteok beste 24rekin batera epaitu dituzte Madrilen egunotan. Ainhoa Villaverde gaztea atxilotuari gure elkartasuna adierazi nahi diogu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren koordinazio nazionaletik. Villaverde Kartaren Talde Sustatzaileko kide izan zen eta buru belarri inplikatu zen aldaketa sozialaren aldeko ekimen honetan. Atxiloketak konponbideari oztopo direla gehitu nahi dugu eta askatasun murrizketari ezetz esan. Ematen du epaileek sistema kapitalistaren kontrako borrokan eta alternatibaren eraikuntzan gazteriak joka dezakeen papera oztopatu nahi dutela. Gure programa sozialean zehazten genuen moduan (13. puntua), “Eskubide demokratikoen murrizketa nahiz sistema auzitan jarri eta Kapitalaren nagusikeriari aurre egiten dion mugimendu sindikal eta sozialaren kontrako errepresioa etengabea da. Hamaika erreforma eta neurri hartzen ari dira norabide horretan. Instituzioek protesta eta mobilizaziorako eskubide demokratikoa defendatu behar dute, berau murrizten duten neurriak arbuiatuz”.

Kategoria: Albisteak Etiketak . Gorde lotura.