Baietz Basauri plataformak udal hauteskunde kanpaina aurreratu du

Baietz Basauri! Plataformak, udal hauteskundeetan parte hartzeko intentziorik ez izan arren, kanpaina hasi du. Ez du eskatzen bozka inorentzako, kanpaina horren helburua da Basauriko Programa Sozialaren beharra azpimarratzea zein herriaren parte hartzeko eskubide aldarrikatzea.

Hori dela eta, herriko hainbat lekuetan geure aldarrikapenak eskegi ditugu, herritar guztiok ikusi ahal izateko eta beraiek bat egiteko. Alderdi politikoei eskatzen diegu hauteskunde kanpainean promesa hutsak egin beharrean, benetako konpromisoak hartzeko.

Horretarako, pasa den martxoko Udal Batzarrean aurkeztu zen plataforma horren Programa Sozialerako Proposamena, eztabaidagai izan zedin. Hala ere Udal Batzak uko egin zion eztabaidari PNV eta PP-ren ezezko botuei zein PSOEren abstentzioari esker.

Baietz Basauri!-ren ustez, jarrera horrek erakusten du argi eta garbi zein den alderdien interesa: hauteskunde hauetan emaitzak onak eskuratzea, nola edo hala, herritarren beharrizanei muzin eginda. Bat Bi

Kategoria: Albisteak Etiketak . Gorde lotura.