Baietz Basauri: “Udaleko plenoak ateak isten dizkio eztabaidari, herritarren parte-hartzeari eta programa sozial bati”

IMG-20150326-WA0034

IMG-20150326-WA0032

IMG-20150326-WA0023Baietz Basauriren irakurketa:

Joan den ostegunean, martxoaren 26an egin zen Basauriko Udaleko plenoak atzera bota zuen Baietz Basauri eragile sozial eta sindikalen plataformak aurkeztutako mozioa. Bertan eztabaida publikoa eskatzen zen, datozen maiatzeko udal hauteskundeei begira, alderdi politikoen aldetik, programa sozial baten beharraren inguruan.

EAJ eta PPk mozioaren aurkako botoa eman zuten, PSOEk abstentzioa eta EH Bilduk aldeko botoa. Honekin ateak isten zaizkie Baietz Basaurik bere programa sozialarekin alderdi guztiei (ordezkaritzarik izan zein ez) helarazitako proposamenei, eta gainera, alderdiek hauekiko ze jarrera eta konpromiso duten jakitea eragozten da.

Plataforma hau osatzen dugun eragileen izenean, proposamena baztertzeko emandako arrazoiak (hauteskunde aurrean dagoen denbora falta edo eztabaida hauteskundeen ondoren egin beharko litzatekeela) aitzakia hutsak dira alderdiek herritarrekiko parte-hartzerako bideak zabaldu eta konpromisoak hartzera eramango dituen eztabaida publikoari aurre egiteko borondate falta adierazten du.

Ulertzen dugu horrela, beldurrik ez dagoela esan arren edo agian akordioak lor litezkeela aipatu, egiten dena da basauritarrei herrian datozen lau urteotan alderd politikoek duten egitasmoa ezagutzea galerazi.

Baietz Basauritik programa soziala artikulatzearen beharra exijitzen jarraituko dugu, herritarrekin adostua, benetako neurri zehatzek, herrian bizi dugun alarma sozial egoerari aurre egingo diona. Egun, Euskal Herriko langabezia tasarik altuenetakoa dugu Basaurin, eta gero eta jende gehiago dago bazterkeria egon edo bertara sartzeko arriskuan.

Honekin batera, basaurriarrek bizitza politikoan eta herriaren kudeaketan parte hartu eta eragiteko duten eskubidea aldarrikatzen dugu, egun batean datozen lauretan izango duguna bozkatzeaz harago.

Kategoria: Albisteak Etiketak , . Gorde lotura.